-->

Orain dela aste batzuk, guraso euskaldunei deia luzatu nien Gasteizen artxipielago euskalduna eratzeko asmoz; gure txikiei euren ama hizkuntzan jolasteko aukera oparitu nahian. Gaurkoan, eta 12 familia gehiagoren babesarekin, hurrengo hitzorduaren berri ematera natorkizue: azaroaren 27an, arratsaldeko 16:30ean, Amaia Zentroan (Aranbizkarra auzoan)

Lehen deialdiko egun hartan, azaroaren 6an; 13 irla, 13 familia, bertaratu ginen. Beharbada, baten batek, hori hutsaren hurrengoa dela pentsatuko du; agian bai, baina ni pozik nago lortutakoarekin. Elkar ezagutzen ez duten 17 ume euskaldun euskara hutsean jolasean hemen, Gasteizen? Barkaidazue atrebentzia: baina izugarria izan zen!

Oraingo honetan, eta 12 familia gehiagoren babesarekin, hurrengo hitzorduaren berri ematera natorkizue: azaroaren 27an, arratsaldeko 16:30ean, Amaia Zentroan (Aranbizkarra auzoan) Helburuak bi dira; alde batetik, bildu ginenok (bai haurrak, bai helduak) elkar ezagutu eta gure lehen pausuak zeintzuk izango diren zehaztu; hala nola, zer nolako ekintzak antolatuko ditugun, funtzionamendua… Bestaldetik, jende berria geureganatzea. Asmo horrekin, deialdi hau ere, irekia izango da; hortaz, irakurle, gure premia bera duen familiaren bat ezagutzen baduzu, esaiozu, pixkanaka-pixkana gure artxipielago euskalduna osa dezagun.

Inork, gure berri nahi izango balu, hona hemen bidea: bloga. Bestela, helbide elektronikoa amahizkuntza@gmail.com

Bukatzeko, bihotz-bihotzez eskertu nahiko nuke abentura berri honetan jaso dudan laguntza guztia zeina benetan handia izan den. Mila esker, ni ezagututa edo ezagutu gabe, laguntzeko prest azaldu zaretenoi, mezua zabaldu duzuenoi, animoak eman dizkidazuenoi, eskerrik asko!

Bada, besterik gabe, AZAROAREN 27an, arratsaldeko 16:30ean AMAIA ZENTROAN izango gara!

Bitartean, ondo bizi!

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?