-->

Gasteizko Udaltzaingoak 44 urteko gizon bat atxilotu du, bere bikotekidea ostikatu eta urruntze agindua hausteagatik.

Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo goizeko 8.00ak aldera lurrean etzanda zegon emakume bati ostikoak ematen ari zen gizon bat ikusi zuten Eulogio Serdan kalean.

Udaltzainak bertara joan ziren eta emakumeak esan zien ostikoka ari zitzaiona bere bikotekidea zela. Poliziek gizona atxilotu eta emakumearengandik urruntzeko agindua zuela jakin zuten ondoren.

Gasteizko Udaltzaingoak beste gizon bat atxilotu zuen joan zen ostiralean indarkeria matxista leporatuta.

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?