-->

Leku publikoak arautzeko ordenantza kritikatu dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako elkarteekBerria
28-04-2010
ImprimirBilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak kritika gogorra egin dio Bilboko Udalak leku publikoak arautzeko onartu berri duen ordenantzari. Araudi horretako hainbat neurri kaleko prostituzioaren aurka egiteko pentsatuta daudela gogorarazi du, eta nabarmendu du jarduera horretan diharduten andrazkoentzat ondorio larriak izan ditzakeela. Izan ere, ordenantzak proposatzen dituen neurriak zigorra eta isuna baino ez direla salatu du koordinakundeak, eta, hain justu, prostituzioan diharduen «katebegi ahulenaren» kontra egiteko pentsatuta daudela.

«Ez gara ari prostituzioan lokal, etxebizitza edo hedabideen kontaktuen bidez ari diren sexu langileez, prostituten %95az», ohartarazi du. «Oraingoan gutxiengoaz ari gara, gure auzoetako kaleetan prostituzioan jardutera behartuta dagoen gutxiengo horri buruz». Sarritan emakumezko etorkinak direla gogorarazi du, legezko paperik ez dutenak.

Ordenantzak bizi duten egoera larria korapilatu egingo duela uste du. «Beren egoera eta arazoak hobetu beharrean ikusezin bihurtuko ditu, eta beren bizi-baldintza atsekabetsuak okertu egingo ditu. Horrek, jasaten duten estigmatizazioa handitu egingo du, eta segur aski portaera sexista eta arrazisten legitimazioa ere ekarriko du». Tankera horretako neurriekin Bilbo Zaharra, Zabala eta San Frantziskoko arazoak «areagotu» egingo direla dio plataformak.

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?