-->

Badira familiak eta familiak. Gehienbatzuk xumeak, normalak: goizeko 08:00ak aldera lanera (lana dutenek, edo pentsionista ez direnek), eta arratsaldeko 18:00ak inguruan etxera. Neguan tokatuz gero: ilunetan laneratu, eta ilunetan kaleratu. Badira beste batzuk beti aparretan bizi direnak, agintzen; arranoak bezala, goitik dena kontrolatzen. Rojotarrak dira horietariko batzuk. Bata, Javier Rojo, Espainiako Senatuko buru, alegia: Estatuko bigarren kargurik boteretsuena. Bestea, Goyo Rojo, Vitaleko lehendakari, Arabako erakunde ekonomikoa indartsueneko kargurik gorenena. Gero, horien senitartetakoak, horiek ere ondo kokatuta. Lobby familiarra (….) irauten duen bitartean.

Teorian aldi baterako botereak beharko luke; izan ere, bizi oso bat kargu batetik bestera ibiltzea ezin da ona izan gizartearentzat; usteltzeko eta jainkotzeko arrisku agerikoa du horrek. Eta jakina: alde egiteko ordua iristen denean –hala agintzen dutelako arauek, esaterako- ez duten joan gura, perpetuatu (betikotu) nahi dute euren pulpituetan, etekin emankorrak eskaintzen dituzten botere-aulkietan. Hori gertatzen al zaio Gregorio Rojori, Goyori? Ezin ahaztu, gainera, alderdien interesek (PNV, PSE, PP) nola jokatzen duten -ziztrinkeriz- egoera hauetan: por el interes te quiero Andres (Andrés dioenean irakur ezazue Goyo).

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?