-->

Barakaldoko Udalak (Bizkaia) garatu gura zuen Barne Erreformako Plan Berezia (PERI) baliogabetu egin du EAEko Justizia Epaitegiak, «183.310 metro koadroan baino gehiagoan eraiki nahi zuelako». Hainbat auzo elkartek aurkeztu zuten PERI delakoaren aurkako helegitea, eta auzitegiak arrazoia eman die. Planak ez ditu betetzen ez orube kutsatuei buruzko legeak, ez Babes Ofizialeko Etxebizitzen aurreikuspenak, ezta Hirigintza Planean ezarritako eraikitze mugak ere. Azken hori da auzitegiak baieztatu duena. Elkarteak pozik agertu dira erabakiarekin, baina «deitoratu» egin dute ingurumen aldarrikapenei erantzun ez izana. Udalak errekurtsoa aurkeztuko du, baina, dioenez, planarekin jarraituko dute, «aldaketa barik, testuaren kontraesanak zuzenduta».

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?