-->

gaztesarea (castellano en gara 40 colectivos de Gasteiz reclaman unos presupuestos participativos, Deia y Correo) Plataforma honek Gasteizko udal arduradunekin biltzea du helburu, 2008. urteko aurrekontuen gaia jorratzeko. 36 eragile batu dira ekimen honetan.

Prentsaurrekoan irakurri duten testua:

HERRITARREN PARTE-HARTZEAREN ALDEKO PLATAFORMA
2008RAKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK

2008. urterako Udal Aurrekontuen zirriborroaren aurkezpena dela eta, Gasteizen lan egiten dugun kolektibo ezberdin batzuk biltzen aritu gara, berauen diseinua baloratzeko intentzioarekin.

Uste dugu prozesu honek bai diru-bilketarenak bai ondorengo banaketarenak, biztanleen behar errealei eranztun behar diela eta ondorioz beren proposamenak kontutan hartu behar dituela. Alabaina, badirudi Gasteizko Udalbatzak gaizki ulertutako demokrazia baten arduren delegazioan babesten duela bere burua. Biztanlegoaren bozka ez da lau urteko kudeaketarako txeke txuri bat, Benetako demokrazia parte-hartzaile batek hiriaren parte dire pertsonen proposamenak kontutan hartuko direla bermatu behar du. Eta horretarako funtzionalak eta integratzaileak izango diren parte-hartze organoak jarri behar dira martxan.

Filosofia honen ildotik, herritarren parte-hartzearen gaia jorratzeko udalak deitu zuen bilerara joan ginen, abenduaren 13an. Bilera honen ondorioak oso argiak izan ziren. Parte-hartzeak izaera praktiko bat izan dezan, organo hauen sorrera beharrezkoa da, Gasteizko kolektibo sozial guztiek parte hartu ahal izango duten Kontseilu Sektorial batzuk, eta Auzo Elkarteen eskaerak jasoko dituen Auzoen Parte-hartze Kontseilu bat. Huexek dira erreklamatzen ditugun guneak, uste baitugu horiekin bermatzen dela parte hartzea.

Udalari eskatzen diogu eskaera hauek kontutan harzteko, aurrekontuak behin behinekoan onartu aurretik, parte-hartzea ez baita teorian gauzatzen, bere aplikazio praktiko ezberdinetan baizik. Hauxe da momentua, oraintxe onartuko baiotira hurrengo urteko egitasmoak finantzatuko dituzten diru-partida ezberdinak.

Gure asmoa udalaren pausuen jarraipen bat egitea da, aldarrikatzen ditugun bideak sor daitezen eta denboran ibilbide bat izan dezaten. Parte-hartzeari buruzko interesa hitzetatik haratago doala frogatzeko aukerarik onena hauxe da, Gasteizko auzo-taldeekin egutegi bat itxiz aurrekontuak onartu baino lehen.

AHT Gelditu Elkarlana, Aran Emakumeen Taldea, Betiko Gasteiz Auzo Elkartea, Bilgune Feminista, Bizigarri Auzo Elkartea, ELA, Eginaren Eginez, Elkartzen, Erreka Txiki ? Santa Lucía Auzo Elkartea, Errota-Zaharra Auzo Elkartea, Euskharan, AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Gasteizko Bertso Eskola, GEU, Gasteiz Txiki Auzo Elkartea, LAB, Zazpigarren Alaba Auzo Elkartea, Uribe Nogales Auzo Elkartea, Judimendikoak Auzo Elkartea, Txagorribidea Auzo Elkartea, Barrenkal Auzo Elkartea, Eguzki, Segi, CGT , Salhaketa Araba, Hemen eta Munduan, Zona Rural, AMPA Aranzabela, Zaramazulo, ESK, Txiroekin Bat Eginik, UAGA, Comunidades Populares Cristianas.

baita Euskalherria.info

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?