-->

Sukabi dugu Otxarkoaga auzo bilbotarraren alternatiba eta pizgarri berria. Jai giroa lagun, abenduak 1ean, Ugarte Plaza parean kokaturik dagoen Sukabi Gazte Lokala aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia, aurresku zein zuzeneko musikaren eskutik hasiko delarik

Otxakoagak badu zer ospatu larunbat honetan. Izan ere, leiho bako etxebizitza bi kultur iturri bihurtzekotan dira bertako gazteon ekimenez. Etxeko zein ingurukoen parte hartzea bultzatuz, ehundaka pertsona hurbilduko dira.

Sukabiri ongi etorria emateko asmoz. Egitarauari dagokionez, musika ikuskizunak, herri bazkaria eta argazki erakusketa aipagarri dira.

14:30etan indabada herrikoia izango da gurean. Barazkijaleak betiere gogoan, bi menu izango direlarik eskuragai.Ikus-entzunezko zein musika emanaldiek girotuko dute lagunarteko bazkalostea.Azkenik, Alde Zaharrerainom parranda poteoa izango dugu orkestrarekin batera.

SUKABI dugu Otxarkoagako Gazte Lokal autogestionatu berria, non dinamika, jarduera zein borroka guztiek bere txokoa duten. Hori dela eta, abenduaren 1ean burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi dugu euskal gazteria. Gazte, ospakizun erraldoi honetan parte hartzera atseginez gonbidatzen zaitugu. Etor hadi gurera!

  • Harremanetarako: sukabi@topagunea.com

1 Comentario a “Bilboko Otxarkoagoa auzoan, Sukabi gazte lokal berria”

Nuestro email de contacto correcto es sukabi@topagune.com. Eskerrik asko.

Harremanetarako email zuzena sukabi@topagune.com dugu. Eskerrik asko

¿Quieres hacer un comentario a esta noticia?