Wu Shua, arte martzialen artean kokatzen den kiroletako bat da eta Munduko Txapelketa ospatu zen Apirilaren 14 eta 15ean Taiwanen. Txapelaren lehian bi euskaldun izan ditugu, arabarrak hain zuzen: Ibon Mtz de Agirre eta Xabier Lertxundi. Borrokalari hauek gainera euskal kirolari askok nahiko luketen aukera izan dute: nazioarteko lehia ofizial batean Euskal Herriaren ordezkari izatea. Hori gutxi balitz, brontzezko domina banarekin itzuli dira etxera.
Inor gutxik ezagutzen ditu haien kirolaren ezaugarriak; are gutxiago, nolatan euskaldunek bestelako herrialdeen pare borrokatzeko aukera duten; eta antzeko parezido bi lagun hauen abenturaz.
Zebrabidean, harro-harro erantzun diete gure galderei. Munduko brontzezko domina lepotik eskegita… ulertzekoa da; baina Euskal Herriaren izena eramateak ere ez die poz txikiagoa eman.

