AHTGelditu Elkarlana.
IRAKURRI, ZABALDU ETA PARTE HARTU
Gasteizko Udaletxeak karpa bat jarri du Plaza Berrian bere sostenibilitatearen politikarekin publizidadea egiteko… baina GASTEIZ EZ DA SOSTENGATZEN
Hirian bultzatu izan duten urbanismo basatia (azkenengo urteetan etxebizitza parkea %11,6 hasi egin da populazioa soilik %3,1a igo izan den bitartean), 10.050 etxebizitza hutsik egotea, ekimen urbanistikoetan dagoen gardentasun falta, populazioak hiri eta auzoekin zerikusia duten erabakietan parte hartzeko dauden zailtasunak, edozein autogestio herrikoiaren espresio bertan behera lagatzeko asmoa, baliabideen xahuketa, ingurugiroari dioten errespetu eskasa, gero eta sektore gehiagok pairatu behar dituzten pobrezia eta prekarietate egoerak, AHT bezalako proiektuen inposaketa… adibide argiak dira jabetzeko Gasteizko Udaletxearen eta bertan dauden alderdi politikoen jarrera edozer gauza izan daitekeela jasangarria izan ezik.
HURRENGO ASTELEHENEAN, MARTXOAK 12, 12.00TAN PLAZA BERRIAN (DATO-POSTAS GURUTZEAN) EGOERA HAUEK SALATZEKO KONTZENTRAZIOA
